Bi sari jaso ditu Esteban Oroz artista eibartarrak asteburu bakarrean

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Bi sari jaso ditu Esteban Oroz artista eibartarrak asteburu bakarrean
ETA KITTO 2022, Mai 16

Esteban Oroz artista eibartarrak bi sari irabazi ditu asteburu honetan, Idiazabalen eta Zumaian egin diren aire zabaleko pintura lehiaketetan. Zapatuan izan zen Idiazabalgo II. Aire Zabaleko Pintura Txapelketan 35 margolarik eman zuten izena eta eibartarrak lehen saria eskuratu zuen. Eta atzo, berriz, Zumaian egindako Kaleko Pintura Lehiaketan hirugarren saria jaso zuen Orozek. Artista eibartarra maisu handia da horrelako lehiaketetan eta aurretik ere sari ugari jaso ditu kalean margotutako koadroekin.

oroz-idiazabal1oroz_idiazabal2oroz_zumaiaw

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »