Jabier Elorza historialariak Azitaingo elizaren esangura eta haren antzinakotasuna azaldu zituen ‘Eibarko lehenengo aztarna idatzia: hiri-gutuna’ hitzaldian, Erdi Aroko hiru errege-bide garrantzitsuren elkargunea zelako eta ermitaren beraren kategoriagatik. Orain, Ego Ibarra batzordeak bideoa igo du bere YouTubeko kanalera.
Elorzak, Azitainen garrantzia azpimarratu eta hiri-gutunen esanahia eta horrelako agirien ezaugarri nagusiak azaldu ondoren, Alfontso XI erregeak, Jaenen, 1346. urteko otsailaren 5ean eman zuen Eibarko hiri-gutunaren berezitasunak azaldu zituen.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak, pertsonalizaziokoak eta azterketakoak, gure zerbitzuak hobetu eta webgunean nabigazioaren informazio estatistikoa biltzeko. Cookien politika.ONARTUGehiago irakurri