Bihar inauguratuko dute Eguen Zuri lehiaketako erakusketa Topalekuan

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Bihar inauguratuko dute Eguen Zuri lehiaketako erakusketa Topalekuan
ETA KITTO 2020, Eka 30

Egoerak behartuta atzeratu zuten Eguen Zuri lehiaketako erakusketa bihar (eguaztena, uztailak 1) zabalduko dute Arrate Kultur Elkartearen Topalekuan. Aratosteen inguruko argazki lehiaketarako 12 egilek bidalitako 33 lan jaso zituzten eta horietako batzuk sare sozialetan ikusteko aukera egon da, “egileen eskuzabaltasunari esker”. Orain, berriz, aukeratutako 20 lan erakutsiko dituzte, bertatik bertara, uztailaren 19ra arte martxan egongo den erakusketan. Edizio honetako egile eta lan saridunak hauek izan dira: Jose Luis Irigoien, Eskuak izenekoarekin (1. saria), Pedro San Roman, Momotxorros lanarekin (2. saria) eta Fernando Retolaza Loidi, Txano Gorritxu festara izenburukoarekin (3. saria). Erakusketaren inaugurazioa eta sariak banatzeko ekitaldia batera egingo dituzte bihar, 19:30ean Topalekuan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »