Billie Holiday kantariari buruzko bide-forum saioa egingo da gaur arratsaldean Portalean

Billie Holiday kantariari buruzko bide-forum saioa egingo da gaur arratsaldean Portalean
2021/04/26 eta kitto!




Pagatxa emakumeen elkartearen “Emakumeak historia egiten” bideo-forum zikloaren barruan, gaur Billie Holiday (Eleanora Fagan zen bere benetako izena) jazz-kantari ezagunari eskainitako saioa prestatu dute. Filadelfian (AEB) 1915eko apirilaren 7an jaioa, kantatzeko zuen modu pertsonalari zor dio mundu mailan lortutako fama. Saioa 18:30ean hasiko da, Portaleko areto nagusian, eta dinamizatzailea Patricia Perex Coto izango da. Jarduera doakoa eta irekia da, aforoa bete arte (edukiera 28 pertsonakoa da).