Carmen Xiak kontzertua emango du domekan, Portalea Musika Klubean

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Carmen Xiak kontzertua emango du domekan, Portalea Musika Klubean
ETA KITTO 2023, feb 23

Portalea Musika Klubaren eskutik, domekan 19:00etan Carmen Xia cadiztarraren kontzertua hartuko du Portaleko areto nagusiak. Tradizioa eta modernitatea uztartzen dituen artista honek, bere rap sakon eta biribilarekin, Andaluziako folkloretik eta flamenkotik nahiz hip hopetik eta elektronikatik hartzen ditu soinuak. Abesti sendoak eta gordinak aurkezten ditu, letra garratz eta malenkoniatsuekin. Domekakoa izango da Euskal Herrian ematen duen lehen kontzertua. Sarrerak 10 euro balio du (7 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »