Castor Garatek Eibar Rebistan hainbat urtetan kaleratutako artikuluak biltzen dituen liburua kaleratu du

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Castor Garatek Eibar Rebistan hainbat urtetan kaleratutako artikuluak biltzen dituen liburua kaleratu du
ETA KITTO 2022, Ira 19

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politika, Garraioak eta Turismoko kontseilaria izandakoak “70 artículos” izenburuko liburuan azken bost hamarkadan Eibar Rebistatik aparte, El Diario Vasco-n, Diario Montañes-en eta Deia-n kaleratutako artikuluak bildu ditu aipatutako liburuan. Kolaborazio guzti horietan bere ideia eta eritziak batu ditu Portu eta Bideetako ingeniari eibartarrak, guztiak ere hamar kapitulutan banatuta.

Lehenengoan Eibar du abiapuntu, gure herriko geneak ere aztertzeko horrelako batean. Beste kapituluetan hainbat gai tratatzen ditu: jakintza eta zoriontasuna, mendebaldeko kultura, hezkuntza, pesa eta neurriak, egutegiak, garraioak eta abiadura handiko trena, klima aldaketa eta ingurugiroa, politika eta Euskadiko independentzia eta etimologia heterodoxoak, beste batzuren artean.

Liburua Yraolagoitia liburudendan eros daiteke, 18 eurotan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »