Cepa tabernarena izan da pintxorik onena

Cepa tabernarena izan da pintxorik onena
2011/11/22 00:00 eta kitto!

Arrate Kultur Elkarteak antolatutako VIII. Pintxo Txapelketako irabazleak atzo iluntzean erabaki zituzten epaimahaia osatu duten Vicente Belda, Josu Gimenez eta Ruben Etxanizek: Pintxo Onenari Saria Urkiko Bar Cepak aurkeztutakoak eraman du, bertako produktuekin egindako pintxo onenari saria Karrika tabernakoak eta aipamen berezia egin diote Txoko tabernakoak aurkeztutakoari. Horrekin batera, lehiaketan parte hartu duten tabernetan pintxoa probatu dutenek emandako botoak jasota, publikoaren 1. saria El Ambigú-k eraman du, 2. saria Aterpek eta 3. saria, berriz, Cepak.
Antolatzaile eta epaimahaikideek beste ezer baino lehen eskerrak eman nahi dizkiete parte-hartzaile guztiei, "pintxoak prestatzeko eta aurkezteko orduan erakutsi duten iluisioarengatik eta egin duten beharrarengatik". Aurkeztutako pintxo guztien kalitatea azpimarratuta, erabakia hartzeko zailtasuna aipatu dute. Lehiaketa antolatzen lagundu duten Eibar Merkataritza Gune Irekiari eta Udalari euren esker ona ere adierazi nahi diete.
Irabazleek San Andres egunean, azoka eta kartel lehiaketetako irabazleekin batera jasoko dute saria.