Cristina Chiquin argazki-kazetariaren erakusketa aurkeztuko dute gaur 18:30ean Topalekuan

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Cristina Chiquin argazki-kazetariaren erakusketa aurkeztuko dute gaur 18:30ean Topalekuan
ETA KITTO 2022, Aza 18

Gaur arratsaldean zabalduko dute Topalekuan “Bilaketa II”, Cristina Chiquin argazki-kazetariaren erakusketa eta horren aurkezpena egingo dute egileak berak eta Guatemalako “Red de sanadoras ancestrales” taldeko ordezkari batek, 18:30ean. Emakumeen memoria eta justiziaren aldeko borroka dokumentatzen duen argazki erakusketa da, haien bizitza, testigantzak eta erresistentzia islatzen dituzten irudiekin osatutakoa. Bizitzaren aldeko borroka honetan, Guatemalako emakumeen aurpegiak eta bizipenak dira protagonistak. Azaroaren 27ra arte joan daiteke ikustera.

Isiltasunak eta beldurrak inposatutako historia hau hautsi ahal izateko, beraiek dira beren lanarekin, bizitzarekin, pozarekin, minarekin, tristurarekin eta indarrarekin batera eraikitzen joan direnak.

Batzuk besteak baino beldur gehiagorekin, baina Justizia bilatzen jarraitzen dute. Bai Barne Gatazka Armatuan desagertutakoen familiek, bai egun desagertutako biktimen familiek negar egiten jarraitzen dute, alaba, arreba edo ama faltan botatzen dituztelako.

Badirudi Guatemalan gerrak jarraitzen duela, nahiz eta orain emakumeen aurkako gerra izan. Haien gorputzak eta bizitzak dira borrokaren abangoardian daudenak.

Bizitzaren aldeko borroka honetan, emakumeen aurpegiak eta bizipenak dira protagonistak. Irudi hauetan, justiziaren, bizitzaren eta maitasunaren bilaketaren lagin diren testigantzak, ahotsak eta aurpegiak islatzen dira. Lurraldeen eta komunitateen erraietatik datorren egia salatu eta ezagutarazi ahal izateko, ezarritakotik haratago doaz.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »