Danborradako doinuekin osatutako egitaraua eskainiko dute domeka eguerdian Coliseo antzokian

Danborradako doinuekin osatutako egitaraua eskainiko dute domeka eguerdian Coliseo antzokian
2022/01/22 eta kitto!
Eguena San Sebastian eguna izan zela eta, hori ospatzeko, danborradako kontzertua eskainiko dute bihar Usartza Txistulari Taldekoek, 12:30ean Coliseoan, metal boskoteak eta Eibarko Danborradako kide batzuek lagunduta. Ohikoa den bezala, Eibar eta beste herri batzuetako danborradetako doinuekin osatu dute egitaraua:“Diana” (R. Sarriegi), “Eibarko Herria” (Jesús Mª Sagarna), “Idiarena” (R. Sarriegi), “Eibarko Martxa” (Miguel Glez. Bastida), “Polka de Tambores” (R. Sarriegi), “Mutriku Herria” (Zezilio Pagoaga), “Comparsa de Caballería de Viejas” (R. Sarriegi), “Retreta” (R. Sarriegi), “Pantxika” (Txomin Mujika), “Hau dek hau” (Jose Azarola), “Katiuska” (Pablo Sorozabal), “Debako Martxa” (Pablo Sorozabal), “Donostiako Martxa” (R. Sarriegi) eta “Tatiago” (R. Sarriegi).