Descarrilados pelikularekin emango zaio amaiera udako zineari

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Descarrilados pelikularekin emango zaio amaiera udako zineari
ETA KITTO 2022, Abu 25

Gaur gauean, 22:00etan, emango dute Untzagan udako aire libreko azken pelikula. Fernando Garcia-Euizek zuzendutako Descarrilados filma izango da ikusgai eta, bertan, aurpegi ezagunak ikusiko ditugu: Julián López, Arturo Valls, Ernesto Sevilla, Dafne Fernández, Alejandro Mesa, Ana Milán…

Honakoa dio pelikularen sinopsiak: 2000. urtean, hogeitaka urteko gazte batzuek amestutako bidaiari ekin zioten, Interrailen, baina lehen geldialdian, abentura bertan behera utzi behar izan zuten. Hogei urte geroago itzuli dira baldintza dibertigarriekin egin ezin izan zuten bidaiara… Galdutako lagunei buruzko hausnarketa interesgarria.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »