‘Distancias’ lanak irabazi du Asier Errasti film laburren jaialdiko sari nagusia

‘Distancias’ lanak irabazi du Asier Errasti film laburren jaialdiko sari nagusia
2020/11/15 eta kitto!
Susan Bejar zuzendariaren ‘Distancias’ film laburrak eskuratu du Javier Agirresarobe saria. Atzo egin zen Asier Errasti film laburren jaialdiaren sari-banaketa gala eta, antolatzaileen berbetan, “saio dibertigarria eta hurbilekoa” izan zen.

Alvaro Vicarioren ‘Porter’ lanak lortu zuen bigarren saria, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregiren ‘Mateoren ama’ filmak izan zen euskarazko film saritua, eta Cristina Vilches eta Paloma Canonicaren ‘Souvenir’ lana izan zen animaziozko lanik onena.

Murrizketak murrizketa, astean zehar jendetza bildu da Coliseoan film laburrak ikusteko eta, horrela, astelehenean 55 lagun egon ziren, 72 martitzenean, 75 eguaztenean, 102 eguenean eta 99 barixakuan.