Eibar BHI-ko artista gazteen erakusketa inauguratuko dute gaur Portalean

Eibar BHI-ko artista gazteen erakusketa inauguratuko dute gaur Portalean
2022/04/07 10:16 eta kitto!
Gaur arratsaldean zabalduko dute Eibar BHI-ko artisten erakusketa, Portalean. Beste batzuetan bezala, aurten ere ikasturtean zehar egin dituzten lanak erakutsiko dituzte Eibar BHI ikastetxeko ikasleek.  DBH 2. mailatik hasi eta 2. Batxilergora arte, Artisautzan, Plastikan eta Batxilergo Artistikoko ikasgaietan egin dituzten lanak ikustera joateko aukera izango da, apirilaren 30era arte.