Eibarko herriaren 675. urteurrena izango da LII. Exfibar Seilu Erakusketaren gai nagusia

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibarko herriaren 675. urteurrena izango da LII. Exfibar Seilu Erakusketaren gai nagusia
ETA KITTO 2021, Aza 12

Arrate Filatelia Elkarteak urtero antolatzen du seilu erakusketa, 1969. urteaz geroztik, eta aurtengoa azaroaren 28tik abenduaren 5era bitartean egongo da zabalik, Portalean (San Andres egunean itxita egongo da). Erakusketaren harira kaleratzen duten liburuxkan, gai nagusia Eibarko herriaren 675. urteurrena da oraingoan eta Elkarteak argitaratutako zigilu berezia ere horri eskaini dio, 675. urteurreneko logotipo irabazlearen irudiarekin. Correos-en zigiluan, berriz, hiriko armarriaren irudia erabili dute. Betiko lez, erakusketaren inaugurazio egunean, hilaren 28an, 11:00etatik 14:00etara posta-marka jartzeko aukera egongo da.

Bestalde, Arrate Filatelia Elkarteak urteetan egindako lanaren aitortza gisa, Fesofi-k (Federación Española de Sociedades Filatélicas) merituaren garaikurra eman dio aurten. Orain arte urtero kaleratu dituzten liburuxka guztiak Ego Ibarra batzordearen web orrian daude eskuragarri.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »