Eibarko Koro Gazteak apirilaren 25ean egingo duen musikalaren sarrerak salgai daude

Eibarko Koro Gazteak apirilaren 25ean egingo duen musikalaren sarrerak salgai daude
2020/03/10 eta kitto!
EKGaleriak musikala taularatuko du Eibarko Koro Gazteak apirilaren 25ean Coliseo antzokian, 20:30etik aurrera. Atzo sare sozialen  bidez adierazi zutenez, “saltzaileak prest gaude lanean hasteko, hori dela eta, gaur gauza ikaragarri bat gatoz saltzera!! Apirilaren 25ean egingo dugun musikalaren SARRERAK SALGAI ditugu!!”.

Atzo arratsaldean Coliseoko leihatilan eta kutxabank bitartez jarri ziren salgai sarrerak. Adi egon! Oso ondo doa salmeta, ez utzi egunak pasatzen. Gogoratu Coliseoko ikuskizunetarako aurre  salmenta astelehen eta ostiraletan egiten dela 17:30etik 19:30era.
Internet bitartez sarrera erosteko linka: https://ticket.kutxabank.es/janto/main.php?idProvincia=20#

 

koro gaztea argazkia