Eibarko Koro Gazteak ETB1eko “Ahotsak” koruen programan parte hartuko du

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibarko Koro Gazteak ETB1eko “Ahotsak” koruen programan parte hartuko du
ETA KITTO 2019, Ira 02

Gaur gauean hasiko da ETB1ean Euskal Herriko korurik onena bilatzen duen “Ahotsak” saioa. Julian Iantzik zuzenduko duen telebista-programa berria 8 ataletan¬† egongo da banatuko, eta horietako bakoitzean 3 abesbatzek elkar lehiatu beharko dute.¬† Euskal Herriko leku desberdinetako koruekin batera, Elena Martinek zuzentzen duen “Eibarko Koro Gaztea”¬† ikusi ahal izango dugu, eta programa “berritzailea eta erakargarria” izango dela aurreratu dute. Eibartarren aktuazioa noiz izango den oraindik ez dute guztiz zehaztu. Data desberdinak iragartzen joan dira, baina oraingoz ez dago egun zehatzik, Hala ere, gogoratu saioa gaur hasiko dela 22:00etan. Julian Iantzirekin batera Hibai Etxebarria musika aditua arituko da.

Gaur, lehen saioan, Hernaniko Dakapo abesbatza, Algortako Eskuz Esku abesbatza eta Gorlizko Lirain abesbatza lehiatuko dira Bermeon. Hibai Etxebarria musika adituaren iradokizunak jarraitu beharko dituzte taldeek finalerako txartela eskuratu nahi badute.

Koru bakoitzak bi abesti eskainiko dizkigu bere etxean, esanguratsua eta estetikoki erakargarria den kokaleku batean. Bozketa bidez, abesbatzetako zuzendariek eta Hibaik aukeratuko dute nork merezi dituen puntuak. Guztia hartuko dute kontuan: abestiaren aukeraketa, taularatzea, afinazioa, arriskatu izana, garapena…

Saio bakoitzean puntu gehien lortu duen abesbatza izango da garaile, eta zortzi saioetako irabazleak Donostiako finalean elkartuko dira. Bertan jakingo da nor den ‘Ahotsak’ saioko koru garailea.

Julian eta Hibai

Julian Iantzik Hibai Etxebarria musika adituaren laguntza izango du “Ahotsak” koruen lehiaketa programan.

 

 

 

 

 

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »