Eibarko Musika Bandak Jesus Guridi konpositorearen lanak joko ditu domekan

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibarko Musika Bandak Jesus Guridi konpositorearen lanak joko ditu domekan
ETA KITTO 2022, Mar 08

Eibarko Musika Bandak Jesus Guridi euskal konpositorearen kontzertu monografikoa eskainiko du martxoaren 13an, domekan, eguerdiko 12:30ean. Oraingo honetan, bandak formatu berria aurkeztuko du, ‘Banda Sinfonikoa’ izenekoa, hari-instrumentuen laguntzarekin.

Eibarko Musika Bandak ‘El Caserio’ zarzuelaren preludioa, ‘Mirentxu’ operaren preludioa, ‘Diez Melodías Vascas’ obra eta ‘El Caserio’ zarzuelaren fantasia interpretatuko ditu.

Sarrera dohainik izango da, baina gonbidapenak Coliseo antzokiko leihatilan eta Kutxabanken webgunean eskuratu behar izango dira.

My project

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »