Lakanosa konpainiak bere lehen antzerki proiektua aurkeztuko du bihar, 20:00etan Coliseo antzokian: “El instituto T”, zinema beltzeko estetika duen komedia. Gorka Martin zuzendariarekin batera, Javier Anton eta Jon Zabal antzezleek hartzen dute parte antzezlanean. Lanaren protagonisten berbetan, “istorioaren arintasuna funtsezkoa da ikuslea harrapatzeko. Agian Institutu misteriotsu hori benetan existitzen da. Agian, ikus-entzule fidatuek antzezpen batera joan eta masak manipulatzeko esperimentu batean parte hartuko dute. Edo, agian, komedia besterik ez da…”. Sarrerak 10 euro balio du (7 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin) eta Kutxabank-en edo Coliseoko leihatilan (ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago) eros daitezke.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak, pertsonalizaziokoak eta azterketakoak, gure zerbitzuak hobetu eta webgunean nabigazioaren informazio estatistikoa biltzeko. Cookien politika.ONARTUGehiago irakurri