Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan izandako bertso-saio musikatua Youtuben ikusgai

Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan izandako bertso-saio musikatua Youtuben ikusgai
2022/01/25 eta kitto!
Aurreko ostiralean "Ez da kasualitatea" bertso-saio musikatua hartu zuen Elgoibarren kokatuta dagoen Makina Erremintaren Museoak.
Uxue Alberdi, Miren Amuriza eta Onintza Enbeitak jardun zuten bertsotan eta gai-jartzailea Maite Berriozabal izan zen. Musikariak, berriz, Gari Otamendi eta Ixak Arruti izan ziren. Saioak umorea, jolasa, gogoeta, emakumeen arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartu zituen.