‘Elkano eta Eibarko armak’ hitzaldiaren bideoa jarri du eskura Ego Ibarrak

‘Elkano eta Eibarko armak’ hitzaldiaren bideoa jarri du eskura Ego Ibarrak
2022/03/10 eta kitto!
Jose Antonio Azpiazu antropologo eta historialariak ‘Elkano eta Eibaro armak’ izeneko hitzaldia eskaini zuen urrian Eibarko 675. urteurrenaren harira eta, orain, Ego Ibarra batzordeak bere YouTubeko kanalean ikusgai jarri du bideoa.

Azpiazuk Eibarko eta inguruetako armagintzak izan zuen garrantziaren berri eman zuen. Sasoi hartan punta-puntakoa zen industria haren zertzeladak eman zituen eta zenbait izen esanguratsu aipatu zituen: Juan de Isasi, Juan Martinez de Mallea eta Martin Sanchez de Ibarra.

Historialariak aipatu zuen bezala, “orduko arma-eskari handiari erantzuteko behargin andana zegoen Eibarren eta albo herrietan etengabeko lanean, nahiz eta haien izenik agirietan azaldu ez”.