Elkar fundazioari omenaldia egingo zaio Armeria Eskolan

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Elkar fundazioari omenaldia egingo zaio Armeria Eskolan
ETA KITTO 2019, Urt 29

Otsailaren 11an Elkar fundazioa omenduko dute Armeria Eskolak antolatzen duen ‘Ondo egindako lana’ ekimenaren barruan. Euskara eta euskal kulturaren alde egindako lana saritu nahi izan du Armeria Eskolak eta Joxe Mari Sors eta Jon Jaka Elkarreko kideak egongo dira ekitaldian, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiarekin batera. Bestetik, Juan Mari Torrealdai idazle eta euskaltzainak hizlari lanak egingo ditu.

ELKAR Fundazioak euskara eta euskal kulturaren garapena kultur industriaren egituratzetik bideratzea izan du helburu, liburu eta musikaren ekoizpena, banaketa eta salmenta biltzen dituen egitura integrala eratuz. Izaera Sozialeko enpresa taldea da. Egitura osoa Fundazioan bilduta dago eta horrek bide ematen du baliabideak euskal kulturgintzarenak izateaz gain, emaitza berriro ere euskal kulturan berrinbertitzeko. Bere eredu propio eta soziala, bere azken urteetan lortutako garapena, helburuak eta emaitzak ezagutzeko,  euskara eta euskal kulturaren erronka eta ametsen inguruko gogoeta egiteko eta, gure aldetik, euskalgintzaren aldetik, bertako pertsonen konpromisoa eta profesionaltasuna aitortu eta eskertzeko aukera izango dugu“,  adierazi dute antolatzaileek.

Ekitaldia irekia da, eta joateko  asmoa izanez gero  aurrez baieztatzea eskatu dute (943 20 32 44 telefonora deituz).

Elkar gonbidatuaj

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »