“Erdaldun berrien kluba” antzezlana eskainiko du Olatz Pagaldai eskoriatzarrak bihar Portalean

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
“Erdaldun berrien kluba” antzezlana eskainiko du Olatz Pagaldai eskoriatzarrak bihar Portalean
ETA KITTO 2019, Api 02

Aurtengo Korrika Kulturalaren barruan, …eta kitto! Euskara Elkarteak Erdaldun Berrien Kluba izeneko ikuskizuna ekarriko du bihar (asteazkena) Eibarrera.  Portalean izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Olatz Pagalday eskoriatzarra du protagonista bakarrizketa honek. Irantzu izango da bera; euskaraz pentsatzen, sentitzen eta, ahal duen guztietan, euskaraz diharduen neska. Horrek hamaika arazo sortuko dizkio egunerokotasunean eta bizipen horien kontaketak osatzen du antzezlanaren hari nagusia.

Pagalday berak esan duen moduan, “euskaraz bizi garenok erdaldun berriak gara, gazteleraz hitz egiterakoan esan beharrekoak pentsatu eta askotan hitzak faltan baititugu. Horregatik, euskaldunontzat, antzezlana, terapeutikoa izango delakoan nago”.

Sarrera librea eta doakoa izango da.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »