Esther Galarzaren "Urdina beltzez" erakusketa ikus daiteke Donostiako Aquariumean

Esther Galarzaren "Urdina beltzez" erakusketa ikus daiteke Donostiako Aquariumean
2019/04/17 eta kitto!
Apirilaren 12az geroztik martxan dago “Urdina beltzez”, Esther Galarza artista eibartarraren erakusketa Donostiako Aquariumean, Nautilus aretoan. Jendeak ingurumena eta itsasoa zaintzeak duen garrantziaz jabetzea bilatzen duen erakusketak Galarzak zeramikaz landutako 40 pieza eta formato handiko zortzi akuarela biltzen ditu. Erakusketa maiatzaren 26ra arte egongo da ikusgai.

https://youtu.be/TD1fPBc3vo4