Euskadiko Ikasleen Orkestrak Eibarren prestatzen dihardu udako kontzertuak

Euskadiko Ikasleen Orkestrak Eibarren prestatzen dihardu udako kontzertuak
2021/06/23 eta kitto!
Euskadiko kontserbatorioetako eta musika-eskoletako ikasleez osatutako Euskadiko Ikasleen Orkestrako partaideak Eibarko Hezkuntza Esparruan daude kontzentratuta egun hauetan udan eskainiko dituzten kontzertuak hobeto pretatzeko. 9tik 14 urtera arteko 72 musikagilek asteburu honetan Bilbon, Gasteizen eta Donostian joko dute eta okasio horietarako Tchaikovski, Vivaldi, Beethoven eta Sibeliusen piezak interpretatuko dituzte, Raffaella Acellaren agindupean. Beste hainbeste musikagile, kasu horretan 15etik 19 urtera artekoek osatutako taldean, ekainaren 27tik uztailaren 2ra arte egongo dira gure herriko Hezkuntza Esparruan eta uztailaren 2an, 3an eta 4an joko dute, azken horiek Jon Malaxetxebarriaren batutari jarraituz. 72 musikagile horien egitarauan Tchaikovskiren eta Dvoraren hainbat lan daude.