Euskal Jaiko kantu-afaria eta herri-bazkarirako txartelak salgai

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Euskal Jaiko kantu-afaria eta herri-bazkarirako txartelak salgai
ETA KITTO 2016, Mai 05

Maiatzeko azken asteburuan Klub Deportiboaren eskutik ospatuko den 51. Euskal Jaiaren egitarauaren barruan, maiatzaren 28an kantu-afaria (21:30ean) eta maiatzaren 29an herri-bazkaria (14:30ean) egingo dira, Untzagako karpan, bertoko baserrietako produktuekin osatutako menuarekin.

Joan nahi dutenentzat txartelak salgai ipini dituzte, Deporren, 12 eurotan “langile eta dirua dutenentzat” eta 10 eurotan ume, ikasle eta langabetuentzat. Hilaren 26ra arte (edo denak saldu arte) egongo da erosteko aukera.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »