‘Ez dok ero’ antzezlana egingo dute bihar Coliseoan

‘Ez dok ero’ antzezlana egingo dute bihar Coliseoan
2021/03/15 eta kitto!
Tartean Teatroa antzerki-taldeak ‘Ez dok ero’ antzezlana ekarriko du bihar, 19:00etan, Coliseora. Mikel Martinez eta Patxo Telleria Mikelote eta Pantxo bihurtuko dira antzezlanean eta bidaia eroa egingo dute Euskal Herrian zehar, gure kulturaren inguruan hausnartu eta barre eginez.

Sarreren prezioa 12 eurokoa da (8,50 euro Coliseoaren Lagunentzat) eta Coliseoko leihatilan edo Kutxabanken bitartez erosi daitezke.