Familian egiteko Mindfulness tailerra antolatu du Udalak

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Familian egiteko Mindfulness tailerra antolatu du Udalak
ETA KITTO 2021, Urt 13

Sei eta hamaika urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei ongizatea hobetzeko baliabideak eskaintzeko asmoz, Udalak familientzat Mindfulness tailerra antolatu du. Ikigaik emango duen tailerrak zortzi asteko iraupena izango du eta urtarrilaren 23an (zapatua) hasiko da, Portalean, arratsaldeko 17:00etatik 18:30era. Eneka Delgado Ikigaiko hezitzaile eta Mindfulnesseko irakasleak dioenez, “haurrek egokitzeko gaitasun handia dute eta, horregatik, batzuetan ez dugu ikusten koronabirusarekin bizitzen ari garen ezohiko egoera horrek eragiten diela, helduei eragiten dien bezala”. Saioak jolas, ipuin, dantza edo antzerki-tekniken bidez egingo dira.

Matrikulazio epea zabalik dago eta eskabideak online egin daitezke, esteka honetan: https://formularioak.eibar.eus/mindfulnesstailerra. Ikastaroa Udalak diruz laguntzen du eta 25 euro ordainduko dira Eibarren erroldatutako familien kasuan. Gainerakoek 50 euro ordaindu beharko dituzte. Bestalde, COVID-19a ez zabaltzeko hartu beharreko neurriak direla-eta, gehienez sei familiak parte hartu ahal izango dute.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »