“Fatum” eta “Asedio” pelikulek lagunduko diote “La quietud de la tormenta” euskal filmari

“Fatum” eta “Asedio” pelikulek lagunduko diote “La quietud de la tormenta” euskal filmari
2023/05/11 eta kitto!
Alberto Gastesiren “Gelditasuna ekaitzean” edo “La quietud en la tormenta” pelikula heldu da Coliseoko zine-karteldegira eta, berarekin batera, Juan Galiñanesen “Fatum” eta Miguel Angel Vivasen “Asedio” ere gehituko zaizkio asteburu honetako programazio horri. Hiru filmak, gainera, genero dramatikokoak dira eta estatu mailan egindakoak. Iraupena ere ordu eta erdi buelta horretan izango dute. “La quietud en la tormenta” 1 Aretoan botako dute, “Fatum” 2 Aretoan eta “Asedio” Antzokian. Aipatutako hirukote horrekin batera, Oleg Malamu eta Alexandra Rubanen “Mavka, basoaren zaindaria” euskerazko animaziozko filmak osatuko du asteburuko programazioa. Pelikula hori, ohikoa denez, zapatuan eta domekan proiektatuko dute, 17:00etatik aurrera.