Gaur eskainiko da Zapatuko Ipuina, Liburutegien Eguna ospatzeko

Gaur eskainiko da Zapatuko Ipuina, Liburutegien Eguna ospatzeko
2015/10/24 eta kitto!
Beste batzuetan baino lehenago, gaur (hilak 24) eskainiko dute Zapatuko Ipuina, Liburutegien Eguna dela ospatzeko. Vanessa Gonzalez ipuin kontalariak hiru urtetik gorakoentzat egokia den "Barrenak astintzen" izenburuko saioa egingo du umeen liburutegian, 18.00- etan hasita. Sarrera doan izango da eta "emozioak astintzeko" prest dauden guztiak ongi hartuko dituzte.