Gaurtik aurrera ikus daiteke GazteARTE erakusketan, Eibar BHI-ko ikasleen artelanak biltzen dituen erakusketa

Gaurtik aurrera ikus daiteke GazteARTE erakusketan, Eibar BHI-ko ikasleen artelanak biltzen dituen erakusketa
2023/03/28 eta kitto!
Gaur arratsaldean zabalduko dute Portalean “Gazte ARTEan”, Eibar BHIko ikasleek maila desberdinetan egin dituzten lanak biltzen dituen erakusketa: “Gure ikasleek DBHko 1. mailatik hasi eta Batxilergoko 2. mailara arteko ibilbidean egindakoa ikusteko aukera izango duzue. Gai desberdinen ingurukoak izango dira: eskulanak, ikus-entzunezkoak, plastika, artisautza, marrazketa teknikoa, bolumena, adierazpen grafiko-plastikoak, marrazketa artistikoa, pintura…”. Apirilaren 30era arte egongo da ikustera joateko moduan, martitzenetik domekara, 18:30etik 20:30era.