V. Gazta Azoka egingo da domekan Untzaga plazan, eskualdeko gaztagileen parte-hartzearekin

V. Gazta Azoka egingo da domekan Untzaga plazan, eskualdeko gaztagileen parte-hartzearekin
2020/10/22 eta kitto!
Domekan, goizeko 10:00etatik 14:00etara, Gazta Azoka egingo da Untzaga plazan. Aurreko edizioetan bezala, azokan eskualdeko gaztagileek egiten dituzten gazta ezberdinak probatzeko eta erosteko aukera izango dugu. Debemen-etik azaldu digutenez, “aurreko urteetako edizioetan gazta azoka Debabarreneko gaztaren astearen barruan ospatzen da, baina aurten bizi dugun osasun egoera larriagatik, hainbat ekintza bertan behera geratu dira eta egitaraua soilik gazta azoka egitera mugatuko da".

Dena dela, azoka segurtasun berme guztiekin egingo da, “beharrezkoak diren segurtasun-neurri guztiak hartuko dira”, aurreratu dute. Izan ere,  distantziak errespetatu beharko dira eta ikusle-erosleen eskura gel hidroalkoholikoak jarriko dira.

gazta azoka2

Gure eskualdean egiten diren gaztak kontsumitzaileari aurkeztu eta gaztagileekin elkarrizketa izateko aukera ederra da Gazta Azoka.

Domekan Untzagan egongo diren gaztagileak :

Beñat Egaña GOIENETXE Baserria -Mutriku (Ardi gazta)
Enrike Gisasola SOSOLA  Baserria - Eibar (Ardi gazta ekologikoa)
Nagore Martin EGOTZA Baserria – Soraluze (Ahuntz gazta)
Ruben Markina MALLEGOI Baserria  – Mallabia. Axeleku (Behi gazta)