Gerra Zibileko erbesteratuei ahotsa ematen dien Winnipeg antzezlana egongo da gaur Coliseoan

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Gerra Zibileko erbesteratuei ahotsa ematen dien Winnipeg antzezlana egongo da gaur Coliseoan
ETA KITTO 2022, Api 27

Puça Espectacles taldeak ‘Winnipeg’ antzezlana eramango du gaur, 20:00etan, Coliseo antzokiko taula gainera. Laura Martel da ikuskizunaren sortzailea eta Norbert Martinezek zuzentzen du. Aktoreak, berriz, Laia Alberch, Laura Maria Gonzalez, Marti Salvat eta Edu Tudela dira.

Winnipegek askatasunaren eta itxaropenaren aldeko kantu bat izan nahi du, gaur egungo ikuspegitik. Horretarako, ‘Nerudaren semeak’ bezala ezagutzen diren erbesteratuen historiari ahotsa eman nahi dio.

Sarreraren prezioa 10 eurokoa izango da (7 eurokoa Coliseoaren laguna txartela dutenentzat), eta Coliseoko leihatilan eskuratu daitezke ikuskizuna hasi baino lehen edo, bestela, Kutxabank bitartez.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »