Hasi da Martin Zalakain 2020 bira: urtarrilaren 18an Elgoibarren izango dira

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Hasi da Martin Zalakain 2020 bira: urtarrilaren 18an Elgoibarren izango dira
ETA KITTO 2020, Urt 09

Antzerkia, literatura, musika eta dantza batzen dituen Argia dantzari taldearen “Martin Zalakain” ikuskizuna Elgoibarrera ailegatuko da laster. Izan ere, datorren urtarrilaren 18an Olaizaga kiroldegian eskainiko dute emanaldia, 20:30ean, eta sarrerak salgai daude dagoeneko Kutxabanken bidez.  Juan Antonio Urbeltzen eta Ander Lipusen gidaritzapean sortutako ikuskizunean Eibarko Kezka dantza taldeak hartzen du parte, Argia (Donostia), Duguna (Iruñea), Maritzuli (Biarritz), Elai-Alai (Portugalete), Haritz (Elgoibar), Gure-kai (Deba), eta Arkaitz (Añorga) dantza taldeekin batera.

Arrakastaz abiatu du 2020 urtea Martin Zalakainek Gasteizen. Harrera bero-beroa eskaini diote gasteiztarrek ikuskizunari eta kultura eta politikaren alorreko hainbat ordezkarik gozatu eta gorapaitu dute emanaldia: Bernardo Atxaga, Mikel Urdangarin, Jozu Zabala “Hertzainak”, Pedro Elosegi Arabako Batzar Nagusietako presidentea edo Iñigo Urkullu Lehendakaria bera ere.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »