Haur Liburuaren Nazioarteko eguna liburutegian

Haur Liburuaren Nazioarteko eguna liburutegian
2012/03/31 eta kitto!


Apirilaren 2an ospatzekoa den Haur Liburuaren Nazioarteko egunaren harira, honako jarduerak antolatu ditu Juan San Martin liburutegiak: batetik Bookcrossing delakoaren inguruko tailerra eskainiko dute 16.30etatik aurrera Galtzagorri Elkartekoek (izen-ematea apirilaren 1a baino lehen egin behar da). Tailerra doan izango da. Bookcrossing-a leku publikoetan liburuak “askatzeari” deritzo eta tailerrean parte-hartzen dutenei dinamizatzaile batek azalduko dizkie horren inguruko gorabeherak. Bestalde, apirilaren 2an bertan, baina 18.00etan, Irrintzi Taldeak "Lau anaia umezurtzak" lana eskainiko du Umeen Liburutegian, Kutxak babestutako emanaldian.


Gaur Zapatuko Ipuina


Baina horien guztien aurretik eta hileroko moduan, gaur Zapatuko Ipuinaren txanda izango da: Zurrumurru Antzerki Taldeak “Hain anitza, hain ederra” eskainiko du, 18.00etan Umeen Liburutegian. 5 urtetik gorako haurrentzat egokia den saioak 50 minutuko iraupena izango du eta sarrera doan izango da.