Helduen gaztelerazko irakurketa kluberako izen-ematea zabalik Juan San Martin liburutegian

Helduen gaztelerazko irakurketa kluberako izen-ematea zabalik Juan San Martin liburutegian
2021/09/01 eta kitto!



Eibarko Juan San Martin liburutegiak zabalik dauka gaztelerazko irakurketa kluberako izen-ematea, irakurtzea eta irakurtzen dena konpartitzea gustatzen zaien pertsonentzako jarduera aproposa.

Saio bakoitzeko 20 liburu lortzeko konpromisoa hartzen du Liburutegiak. Liburu hauek partaideen eskaeren ordenaren arabera banatzen joango dira. Saioetara etortzeko konpromisoa eskatzen da behin izena emanez gero.

Aurrematrikula: irailaren 1etik 17ra egin daiteke, inprimaki hau beteta. Dinamizatzaile lanetan Peru Magdalena arituko da. Saioak Portalean izaten dira hilero, astearteetan (urrian hasiko da), 19:00etatik 20:00etara. 16 urtetik gorakoentzat jarduera da, doanekoa.