I. Ojanguren Lehiaketako argazki-erakusketa eta Javier Rodriguez Perez-Curiel artistaren instalazioa bisitatzeko azken egunak

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
I. Ojanguren Lehiaketako argazki-erakusketa eta Javier Rodriguez Perez-Curiel artistaren instalazioa bisitatzeko azken egunak
ETA KITTO 2023, Aza 14

Urriaren 27an zabaldu zen Indalecio Ojanguren Lehiaketako argazki-erakusketa eta hilaren 19ra arte, hau da,  domekara arte egongo da lehiaketan saritutako lanak ikusteko aukera Portalean. Martitzenetik domekara bisitatu daiteke 18:30etik 20:30era.

Bestalde, Javier Rodriguez Perez-Curielen “EYBAR” erakusketa ere zabalik egongo da hilaren 19ra arte. Erakusketa-aretorako propio eraikitako instalazioa, da material hauek erabilita: Eibarko industriatik datozen materialak, beste artista batzuek bildutako materialak eta artistaren beraren materialak aretoko baliabideetatik abiatuta.  Martitzenetik domekara bisitatu daiteke 18:30etik 20:30era, Portalea Kultur Etxean.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »