“Ijitoen Nobelak” Zuloaga Fundazioa saritu du kulturen arteko zubi-lanarengatik

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
“Ijitoen Nobelak” Zuloaga Fundazioa saritu du kulturen arteko zubi-lanarengatik
ETA KITTO 2023, Mar 10

Sari horien izen ofiziala Ijito Kulturaren Institutuko Sariak bada ere, ijitoen komunitateak berak “Ijitoen Nobel Saritzat” hartzen ditu. Eta, aurtengo edizioan, konkordiaren saria Zuloaga Fundazioarentzat izan da, Eibarko pintorearen oinordekoek orain arte kulturen artean egindako zubi-lanarengatik eta ijitoen herriaren kezkarekiko erakutsitako jarrerarengatik. Ignacio Suarez-Zuloagak, Ignacio Zuloagaren birbilobak, gidatzen duen Fundazioak Madrilen du bere egoitza ofiziala eta Zumaian operatiboa, eta bere helburuen artean daude “Zuloagaren bizitza eta obra zabaltzea, baserri-giroko jardunak goratzea, artisauen eta artisten kolektiboak indartzea eta, azkenik, baztertuekiko elkartasuna lantzea, batez ere ijitoen kasuan”. Ijito Kulturaren Institutuak, bestalde, bere sariak apirilaren 8an banatzen ditu beti, Ijito Herriaren Nazioarteko Egunean.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »