Ingelesa praktikatzeko bileretan parte hartzeko tokia dago oraindik

Ingelesa praktikatzeko bileretan parte hartzeko tokia dago oraindik
2023/01/03 eta kitto!
‘Meeting at the Library’ ekimenean ingelesa praktikatzeko bilerak egiten dira Juan San Martin liburutegian, Edward Merrimanek dinamizatuta, eta plaza libreak daudela jakinarazi dute. Gutxienez ingelesezko B 1 maila behar da parte hartzeko eta, izena emateko, liburutegian bertan galdetu daiteke, telefonoz deitu (943 70 84 37) edo liburutegia@eibar.eus helbidera idatzi.

Ekimen honen helburuak liburutegia hizkuntzak era ez formal batean ikasteko erabiltzea, liburutegiko hizkuntzak ikasteko fondoa erabiltzea, liburutegiaren erabiltzaileen esperientzia eta ezagutza aprobetxatzea, gizarte harremanak sustatzea, liburutegian erabiltzaileentzat interesgarriak diren jakintza esparruei tokia egitea, eta liburutegia hizkuntzak landuta norbere perfil profesionala hobetzeko gune gisa erabiltzea da, besteak beste.