Internet bidez zuzenean jarraitzeko moduko hitzaldiak eskaintzen ditu KZguneak

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Internet bidez zuzenean jarraitzeko moduko hitzaldiak eskaintzen ditu KZguneak
ETA KITTO 2021, Ots 01

KZgunean zuzeneko hitzaldiak eskaintzen jarraitzen dutela gogorarazi nahi diote jendeari, YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. IKTei buruzko hitzaldiak 30 minutukoak izaten dira, euskeraz eta gaztelaniaz, eta astero gai berriak lantzen dituzte. Arduradunen berbetan, “Gure zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita. Hau da, ez da beharrezkoa aldez aurretik izenik ematea. Gainera, hitzaldi guztiak YouTubeko gure kanalean grabatuta geratuko dira, beste edozein unetan ikusi ahal izateko”.

Otsailerako antolatu dituzten hitzaldiak hauek dira:

Lehen astea: 1G, 2G, 3G… Zer dira?


– Otsailak 2, 19:00 – 19:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.

– Otsailak 4, 19:00 – 19:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

Bigarren astea: Ludifikazioa, dena da hobea jolasten


– Otsailak 9, 19:00 – 19:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.

– Otsailak 11, 19:00 – 19:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

Hirugarren astea: Google Lens. Zure kamerarekin bilatu


– Otsailak 16, 19:00 – 19:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.

– Otsailak 18, 19:00 – 19:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

Laugarren astea: Argazkigintza mugikorreko aholkuak


– Otsailak 23, 19:00 – 19:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.

– Otsailak 25, 19:00 – 19:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

Zerbitzuari buruzko informazio guztia hemen kontsultatu daiteke.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »