"Ipurterre" Lehiaketako ipuin irabazleak hilabete honetako Txikitto! aldizkarian

"Ipurterre" Lehiaketako ipuin irabazleak hilabete honetako Txikitto! aldizkarian
2016/05/16 eta kitto!
Gaur banatu da Txikitto aldizkariaren 160. alea Eibarko ikastetxeetan. Ale honetan Ipurterre Ipuin Lehiaketako ipuin irabazleekin gozatzeko aukera paregabea dago. ...eta kitto! Euskara Elkarteak Eibarko ikastetxeekin elkarlanean antolatzen du Ipurterre Lehiaketa.  LH eta DBHko ikasleei zuzendutako lehiaketan, aurten 1.000 ipuin eta gutun jaso ditugu. Txikitto!ko ale hau ia osorik eskaini diogu lehiaketari. Aurtengoa hogeitabigarren edizioa izan da.

Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai.

Hemen dituzue maiatzaren 11an Hezkuntza Esparruan izandako sari banaketako argazkiak:

[foogallery id="47644"]