Irakurleen gomendioekin apainduko dute Gabonetako arbola liburutegian

Irakurleen gomendioekin apainduko dute Gabonetako arbola liburutegian
2022/12/12 eta kitto!
Eibarko Udal Liburutegian Gabonetarako zuhaitz berezia sortu nahi dute eta, horretarako, irakurleen laguntza eskatu dute: “Liburutegian emango den materialarekin Gabonetako txartel bat diseinatu eta bertan irakurtzeko gomendio bat idatziko dugu. Txartelek Gabonetako zuhaitza apainduko dute, beste pertsona batzuek gomendioak ikus ditzaten”.

Parte-hartzaileak Coliseo antzokirako sarreren zozketan sartuko dira. Abenduaren 21a izango da zozketa honetarako txartelak emateko azken eguna, baina gomendioak Errege egunera arte eskegi ahal izango dira.