Irigoienen Saharako kanpalekuetako argazki erakusketa hartuko du Klub Deportiboko tabernak

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Irigoienen Saharako kanpalekuetako argazki erakusketa hartuko du Klub Deportiboko tabernak
ETA KITTO 2020, Ira 08

Jose Luis Irigoien Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldeko kideak “Saharaui kanpalekuak” izenburuko argazki erakusketa zabalduko du hilaren 10ean Deportibo tabernan. Revela T argazki analogiko jaialdiaren OFF atalaren baitan antolatutako erakusketa urriaren 5era arte egongo da ikusgai, taberna zabaltzeko ordutegian. Horrez gain, Bilboko Zuri Beltza Argazkilaritza Taldekoen lanak Ambigú eta Portalea tabernetan ikus daitezke, Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldearen eskutik antolatutako erakusketetan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »