“Itzalpean” erakusketaren bisita gidatua egingo dute gaur arratsaldean

“Itzalpean” erakusketaren bisita gidatua egingo dute gaur arratsaldean
2022/09/28 eta kitto!
Aurreko barixakuaz geroztik ikus daiteke “Itzalpean” (“Espectro de oscuridad”) izeneko erakusketa Portalean. Basoa etengabe suntsitzea eta uraren pribatizazioa eta eskasia dira Pilar Soberónen erakusketa honen ardatza eta gaur 19:00etan bisita gidatua eskainiko dute. Gizateriak naturarekin duen harremana biltzen duen arazo larriari buruzko gogoeta egiten du erakusketak instalazioen, bideoen, eskulturen eta argazkien bidez. Urriaren 23ra arte egongo da ikusteko moduan, martitzenetik domekara, 18:30etik 20:30era.