Juan Bautista Gisasolaren familiak musikagilearen erretratua eman dio dohaintzan Udalari

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Juan Bautista Gisasolaren familiak musikagilearen erretratua eman dio dohaintzan Udalari
ETA KITTO 2023, Mar 02

Gaur goizean Juan Bautista Gisasola Eibarko Udal Musika Eskolan egin den ekitaldian, eskolari izena ematen dion musikagile eibartarraren senideek bera agertzen den margolan bat eman diote dohaintzan Udalari. Koadroa hartzeko ekitaldian Jon Iraola alkatea, Patxi Lejardi Kultura zinegotzia eta Iraide Ansorena Musika Eskolako zuzendaria egon dira eta, eskerrak ematearekin batera, koadroa ipintzeko toki aproposa bilatuko dutela adierazi diete Gisasolaren familiakoei.

Juan Bautista Gisasola Iñarrairaegi (1885-1948) musikagile eibartarra izan zen. Salamancako apaizgaitegiko koruko zuzendaria zen 14 urte zituela, baina apaiz-ikasketak utzi eta bere jaioterrira itzuli zen 1901. urtean. “Salve” bat ondu zuen garai hartan, Bergaran konposiziorako klaseak jasotzen ari zela. Eibarko orfeoiaren zuzendaria ere izan zen urteetan. Harenak dira, besteak beste, “Pozez beterik” (1904), “Bi Meza” (1915), “Himno de la coronación” (1929), “Ecce panis” (1929), “Himno a San Agustin” (1930), “Atxia Motxia” (1933), “Arrateko Amari” (1933), “A mutill” (1935), “Suite eibartarra” (1945), “Himno a San Roque”, “Asumpta”, “Ave Maria” eta “Tota Pulchra” lanak.

JuanBautista koadroa

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »