Juan Luis Baroja Colletek “Bertatik bertara” izenburuko erakusketa zabaldu du Zarautzen

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Juan Luis Baroja Colletek “Bertatik bertara” izenburuko erakusketa zabaldu du Zarautzen
ETA KITTO 2021, Uzt 26

Urteetan Eibarren bizi izandako Juan Luis Baroja Collet artistak “Bertatik Bertara” izeneko erakusketa zabaldu du Zarautzen, Ispilu Arte aretoan. Liburuzaleentzat bereziki egindako lanaren izenburu berbera dauka erakusketak ere: liburua Lukax Dorronsoro itzultzaile eta idazlearen testu batek eta Baroja Colleten bost grabatuk osatzen dute. Orri solteak ditu, eskuz egina dago eta 15 aleko edizio mugatuan eman dute argitara. Desagertutako Debako Arte Eskolari eskainitako eskultura handi batek, formatu txikiko hogei eskulturek eta collage eta grabatuen arteko hogei bat lanek osatzen dute erakusketa. Abuztuaren 9ra arte egongo da zabalik, eguazten, eguen eta barixakuetan 19:00etatik 21:00etara eta zapatuetan 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »