“Juan San Martin: 100 urte, puntu eta jarrai” hitzaldia hartuko du liburutegiak gaur arratsaldean

“Juan San Martin: 100 urte, puntu eta jarrai” hitzaldia hartuko du liburutegiak gaur arratsaldean
2022/12/14 eta kitto!
Gaur arratsaldean, 19:00etan, “Juan San Martin: 100 urte, puntu eta jarrai” izenburuko hitzaldia emango dute Oier San Martinek eta Iñaki Osorok Eibarko Udal Liburutegian. Antolatzaileek aurreratu dutenez, “Juan San Martinen jaiotzaren mendeurrenean, Eibarko Klub Deportiboak Juanitoren mendi ibilerak eta elkarte honetan egindako lanak ekarriko ditu gogora Iñaki Osoro Deportiboko presidenteak. Eta, mendizaletasunak pizturiko jakin-nahi horretatik abiatuta, Oier San Martinek bere aitak bizitzan zehar aztertu eta garatu zituen hainbat alderdiren berri emango digu. Izan ere, gure protagonistak euskal gizarteko hainbat alor jorratu zituen”. Euskaraz izango da.

Argazkia: Gipuzkoako Artxibo Orokorra. "Eskaladako ikastaroa Egoarbitzan (Elgeta), 1949an Egoarbitzako ikastaroan parte hartu zutenak"