Juan San Martin Liburutegia oraingoz ez da irekiko

Juan San Martin Liburutegia oraingoz ez da irekiko
2020/06/02 eta kitto!
Juan San Martin Liburutegia ez da oraingoz zabalduko, neurri higieniko-sanitarioak eta segurtasunekoak hartzeko zain baitago. Beharrezkoak diren neurriak hartzea lortzen denean irekiko da, baina hasiera batean mailegu-zerbitzua emateko bakarrik. Hala ere, itxialdian zehar 2.800 liburu laga dituzte maileguan.

COVID19aren hedapena hasi zenean, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako liburutegi publikoek bertan behera utzi zuten aurrez aurreko zerbitzua. “Horri irtenbidea emateko, eta herritarrek liburu digitalak maileguan hartzeko zein Internet bidez filmak nahiz dokumentalak ikusteko aukera izan dezaten, eLiburutegiaren zerbitzua irekita jartzea erabaki zuen Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak.

Konfinamenduan zehar hainbat ekimen abiatu ditu Eibarko liburutegitik eta horretarako sare sozialetaz baliatu dira (Twitter, Facebook edo Instagram).Horrez gain, Eibarko umeen liburutegiko bloga  komunikazio-kanala jarri dute martxan,  liburutegiko profil desberdineko erabiltzaileei zuzenduta: haurrak eta gazteak, familiak eta irakasleak. Erabiltzaile horiek umeen liburutegiak eskaintzen dituen informazio eta zerbitzu guztiak aurkitu ahal izango dituzte gune birtual bakar horretan.