“Kalean otso etxean uso” kontakizuna, bihar umeen liburutegian

“Kalean otso etxean uso” kontakizuna,  bihar umeen liburutegian
2019/01/25 eta kitto!
Bihar arratsaldean, 18:00etatik aurrera, “Kalean otso etxean uso”, 4 urtetik gorako umeentzat kontakizuna eskainiko dute Patata Tropikala Antzerki Laborategikoek umeen liburutegian. Ipuin honetako protagonistak Hiru Txerritxoak dira. Desagertu egin direla eta, susmagarri nagusia Otsoa da, baina, bien bitartean, Fernandez eta Fernandez gertatu dena ikertzen hasiko dira… Saioa Zapatuko Ipuina egitasmoaren baitan antolatu dute eta, betiko moduan, sarrera doan izango da.