‘Kasilda, bukatzen ez den sua’ antzezlana emango dute bihar Coliseoan

‘Kasilda, bukatzen ez den sua’ antzezlana emango dute bihar Coliseoan
2021/04/22 07:01
eta kitto!
Goitibera antzerkiak ‘Kasilda, bukatzen ez den sua’ lana eskainiko du bihar, 19:00etan, Coliseo antzokian. Antzezlanak Kasilda Hernaez Vargasen oroimen historikoa berreskuratzen du, bere garaiari aurreratutako emakumea zelako, libertarioa, anarkista, feminista eta miliziarra.

Saioa Iribarren Muñoz da antzezlanaren zuzendaria eta Leire Orbe, Aiora Sedano eta Ander Basaldua dira antzezleak. Bestetik, ikuskizunerako sarreraren prezioa 10 eurokoa da, 7 euro Coliseoaren Laguna txartela dutenentzat.