Kaxa zirkoa Coliseora helduko da eguenean eta barixakuan

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Kaxa zirkoa Coliseora helduko da eguenean eta barixakuan
ETA KITTO 2022, Mai 24

KAXA mugimendu eta sormen guneak ‘Kaxa zirkoa’ eramango du Coliseora, eguenean eta barixakuan, 19:30ean. Bertan, KAXAko ikasleek ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsiko dute eta akrobatak, dantzariak, mimoak, magoak eta bestelako artistak bilduko dira eszenatoki gainean.

Sarreraren prezioa hiru eurokoa da eta txartelak Kutxabank bitartez lortu daitezke, edo antzokiko leihatilan emanaldia hasi baino ordubete lehenago.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »