KAXAk online klaseak doan emango ditu musutruk

KAXAk online klaseak doan emango ditu musutruk
2020/04/11 eta kitto!
Sormenaren eta mugimenduaren bitartez haur eta helduen osasun fisikoa eta emozionala sustatzen dituen disziplina anitzeko elkartea da KAXA. Alarma egoera ezarri zenetik klaseak bertan behera utzi behar izan zituzten, baina KAXAko kideek lanean jarraitu dute ahal den heinean. “Ikasleekin harremana mantentzeko eta ikasturtean zehar ikasitakoa errepasatzeko helburuarekin bideo desberdinak joan gara egiten”, aipatu digute.

Orain, konfinamendu sasoia “luzera doala ikusita”, euren zerbitzuak herritar guztiengana zabaltzea pentsatu du KAXAk. Beraz, egunero online klase bat emango dute musutruk. Klaseak astelehenean hasiko dira, apirilaren 13an, eta bi astez egingo dituzte

Online klaseetan parte hartzeko interesa dutenek KAXAkoekin jarri beharko dira kontaktuan eta kode bat emango diete. “Koderik ez duena ezin izango da konektatu”. Izan ere, klaseak musutruk izango dira, baina pribatuak.

KAXAkoekin kontaktuan jartzeko 689 911 104 telefonora deitu, info@kaxa.eus helbidera idatzi edo euren sare sozialen bitartez (Instagram eta Facebooken) idatzi behar zaie.

image1